2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO-TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN (NIRE PROPOSAMEN BERRIA)

Gaur argitaratuko dudan hau Ondarretan egin behar dugun etxebizitza unifamiliar-estudio-lorategiaren nire azken proposamena da.
Duela hiru aste aurkeztutako proiektuaren zuzenketa egin ostean, etxea guztiz aldatzea erabaki nuen.Ez zituen espazioak ondo aprobetxatzen eta egia esan ez nengoen oso gustura harekin.
Horren ostean, beste proiektu ezberdin bat burutu nuen; beste ildo batetik hasita zerbait hobeagoa lortuko nuelakoan. Lortu nuen, zertxobait hobea zen, baina ez guztiz ona. Beste behin etxearen kokapena ez zen egokia izan; lorategiari dagokionez ez zen aproposena.

Oraingo honetan guztiz ezberdina den proiektu bat aurkeztuko dut, aurrekoaekin zerikusirik ez zuen proiektu bat.

Eginiko azken proiektu honetan, etxebizitzak L forma izatea lortu nahi nuen; L osoa izatera heldu barik, era horretara bigarren lorategi txiki bat lortuz.
Hasiera-hasieran erabili nituen erreferentziak mantendu egin ditut. Hau da, Siza eta Wright arkitektoen erreferentzia etxeko guneei dagokionez.  Beheko pisuan gune komunak mantendu ditut, goikoan pribatuenak direnak kokatuz eta estudioa independentea jarriz, estudiora sartzeko ate independente bat baitago.
Beheko solairuaren oina (E:1/100)
Goiko solairuaren oina (E:1/100)
 Lorategiari dagokionez, nagusi bat eta bigarren mailakoa izango litzatekeen bat egin ditut. Nagusira jangelako kristalezko ateetatik irten zaitezke; bigarren mailakora berriz egongelatik.
Lorategiak bidetxoak egin ditut harriekin, eta harri handiagoak erabili ditut ibilgailuaren sarrerarako. Beste dena belarra izango litzateke.

Lorategiaren planoa (E:1/100)
Nire etxea egitean eginiko marrazki batzuk:

Zirriborroak
Proiektuaren zenbait altxaera:

Altxaerak (E:1/100)
Proiektuaren maketa:

Kokapen maketa (E:1/200)
Kokapen maketa (E:1/200)

Maketa (E:1/100)
Maketa - Pertsonaren erreferentziarekin (E:1/100)

Hau izan da nire azken proiektua, espero dut benetan gustukoa izatea eta urtea hasi bezain ondo bukatzea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina