2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO-TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN (NIRE PROPOSAMENA)

Oraingoan bakoitzak pentsatutako  proposamenak eraman behar ditugu eskolara.

Niri pertsonalki asko kostatu zait ideiak argi edukitzea, baina azkenean zerbait lortu dudala uste dut. Asteazken honetan egingo ditugun zuzenketak niretzako oso lagungarriak izango direla uste dut; beraz, ditudan ideia denak plazaratzeko irrikan nago.


Nire proiektua momentuz honako hau da: 

  • Maketa: (E:1/200)






  • Planoak: 

Kokapen planua (E:1/500 eta 1/2000)
Beheko solairuaren oina. (E:1/100)

Lehen solairuko oina. (E:1/100)

Azken solairuko oina. (E:1/100)

Iparraldeko altxaera (E:1/100)

Mendebaldeko altxaera (E:1/100)

Ekialdeko altxaera (E:1/100)

A-A' Ebaketa (E:1/100)


2014(e)ko apirilaren 14(a), astelehena

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN

Heldu gara jada ikasturte honetako azken proiektura.

Oraingoan bizitza bakarreko etxe bat egin beharko dugu Ondarretan, honek arkitektura estudio-tailer bat eta lorategi bat duelarik.
Etxebizitzak 150m karratu inguru izango ditu, eta bertan banatu beharko ditugu hiru logela, komunak, sukaldea, egongela, jangela eta estudioa.

Proiektu hau burutzen hasteko, erreferentziak bilatu ditut; eta arkitekto ezberdinen lanak aztertu ondoren, Álvaro Sizaren Carneiro de Melo House (Oporton dagoena) eta Frank Lloyd Wright-en bi lan aukeratu ditut : House for Herbert Jacobs I eta House for John C.Pew (Wisconsin daudenak).


Etxebizitza bakoitzaren azterketa egin dut; hau da, etxe bakoitzaren ibilbideak, espazioen banaketa eta pribatutasuna analizatu ditut.

Egindako azterketak: 
  • Carneiro de Melo House, Siza:

Ibilbideak.
Espazioen banaketa.


Pribatutasuna.


  • House for Herbert Jacobs I, Wright:

Ibilbideak.

Espazioen banaketa.
Pribatutasuna.


  • House for John C.Pew, Wright:

Ibilbideak (beheko solairua).



Ibilbideak (goiko solairua).

Espazioen banaketa (beheko solairua).


Espazioen banaketa (goiko solairua).

Pribatutasuna (beheko solairuan).



Pribatutasuna (goiko solairuan).


Azterketa hau egin ondoren, nire proposamena zelakoa izango den argiago daukat. Wrightek House for John C.Pew-en  egiten duen bezala, nire lanean egongelak beste solairu batean egongo dira; pribatutasun osoa lortu nahian.
Nire proiektuak hiru solairu izango ditu: baxuenean (kaleko nibelean egongo dena) garajea eta estudioa eta komuna  egongo dira. Hurrengoan egongela, sukaldea, jangela eta komun bat; eta azkenean berriz, logelak eta komun bat.



ATMOSFERAS

Lauhileko honetan aukeratutako liburua Peter Zumthor-en Atmósferas izan da.
Egia esan, liburu hau lagun baten gomendioa izan da. Berak lehenengo lauhilekoan irakurri zuen eta irakurtzeko erraza izateaz gain, interesgarria iruditu zitzaiola esan zidan.

Atmósferas.
Irakurri ondoren esan dezaket, arrazoia duela guztiz; eta arkitektura beste era batera ikustera eramaten zaituen liburu bat dela.

Liburu honetan Zumthorrek bere ikuspuntua erakusten du, eta berarentzako gauzarik garrantzitsuenetarikoa arkitektura erabiltzeko balio duen artea dela da. Arkitektura erabiltzeko sortzen dela aipatzen du.
Bere ustez, lan prozesu egokia hurrengoa da:, lehenengo ingurunea aztertu behar da; gero, eskaeraren helburuarekin lan egin, eta amaitzeko, lana proiektatu.


Peter Zumthor.


2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

TAILER BATERATUA II - IMANOLENA ETXEA (L.PEÑA GANCHEGUI)

Aspaldiko partez hemen nago berriz.
Azken bost aste hauetan tailer bateratua egiten aritu gara, Imanolena etxea arkitektonikoki ulertzeko hainbat aktibitate ezberdin egin ditugularik.

Lehenengo astean Luis Peña Gancheguiren “Imanolena” etxea ezagutu, eta bere ibilbide profesionalaren testuinguruan kokatzeko gai izan gara. Bere lan ezberdinak ezagutu eta lanean eduki zituen eragin edo influentzia posibleak ikertu ondoren, egindako collage-ak  korridorean jarri genituen.

Imaz Etxebizitza Unifamiliarraren collage-a.

 Bigarrenean berriz, pixka bat sakonago aritu ginan eta proiektutako irakasleek gidatutako klasearen ostean “Peña Ganchegui y asociados” arkitektura estudioaren eskutik “Imanolena” etxearen hitzaldia eduki genuen.

"Peña Ganchegui y asociados" arkitektura estudioa.

Hirugarren tailer eguna eraikuntzako irakasleak zuzendu zuen; eta beraz, eraikin honen eraikuntza aztertu genuen.

Laugarren astean, geometriakoei tokatu zitzaien, eta etxe honen eguzkitzapena aztertzeari ekin genion.

Rhino programan, eguzkitzapenaren azterketa.

Atzo, tailer azken eguna iritsi zen, eta “Imanolena” etxearen zuinketa egin genuen unibertsitate aurreko lorategian. Erdara eta euskarako taldeak batu, eta lantaldeak sortu genituen. Bakoitzak bere lana zuen, baina talde lanean aritu ginen gehien bat.
 
Zuinketa.

Hauek izan dira tailer bateratuan egin ditugun ekintza ezberdinak, eta egia esan helburua bete dutela esan dezaket.
Egia da hasiera batean ez geundela oso motibaturik ekintza hauek egiteko (hasierako lauhilekoan egindako tailer bateratua ez zelako oso dibertigarria izan), baina oraingo honetan denok ados gaudela uste dut: ikasle zein irakasle.
Gehien gustatu zaidan ekintza azken egunekoa izan da, benetan etxearen proportzioak eta abar ikusi ahal izan ditugulako; baina egia da ere, aurretik egindako aktibitateak egin duela azken hau guztiz ondo ulertzea. Azken finean, beste ariketa guztiak eraikina aztertzea izan dira eta.
Euskara eta erdarako taldeak batu izana, eta gure artean lan bat burutzea oso positiboa izan dela esan dezaket; ez dugu ondo elkar ezagutzen eta ekintzak batera egitearena ideia paregabea iruditzen zait.

Talde lanean arituz.



Guzti honen gainetik, esan beharra dago, asko ikasi dugula taldean lan egiteari buruz, eta hura ondoren zintzilikatuko dizuedan bideoan argi ikusten da.


Azken egunean egindako lan dena hemen ikusi daiteke: 

https://www.youtube.com/watch?v=Likoj-fAOBQ