2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

BORDA PASIEGOA

Oraingo honetan beste kultura baten murgildu behar izan gara. Euskal Herrian baserriak ditugun bezala, Kantabria aldera jo behar izan dut (beste aukera batzuen artean) borda pasiego bat eraikitzeko helburuaz.

Lan honetan eraikita dagoen etxola bat aukeratu eta barne distribuzioa era bat aldatu eta esentzia galdu barik eraikin hau "berrizteko" proposamena luzatu digute.

Bere garaian etxe honen beheko aldea zen animalien etxea; eta goikoa berriz, abeltzainak bizi ziren tokia. Baina gaur egun gero eta abeltzain gutxiago daudenez, hiriko jendeak erosten ditu honako etxe hauen, asteburu pasa zein oporretan joateko.

Nire proiektua Portilla (Kantabria) herriaren kanpoaldean dagoen etxola bat berriztean datza;terraza txiki bat duen bi pisuko etxe bat da. 
Portilla itsas mailatik 50 metrora dagoen herri txiki bat da, 60 biztanle baino ez ditu. Dena mendiz inguraturik dago, eta hura da honako herrizka hauen edertasuna.  


Kokapena, Espainian.

Kokapena, Donostitik Portilla-ra dagoen distantzia.

Nire berrikuntza honetan, etxolak dituen bi sarrerak mantendu ditut: behekoa eta kanpoan kokatutako eskailera batzuen bitartez lehenengo solairura eramaten gaituena.
Beheko pisua ez da animalientzat izango, pertsonentzako baizik. Hori dela eta, pisu biak barrutik konektatu egin ditut eskailera batzuen bitartez; azken finean gora joan nahi izanez gero, ez duzu zertan kalera irten behar.
Beheko solairuan bi ohe eta kumuna jarri ditut. Ohe bat bestea baino handiagoa da, beraz hiru pertsonek egin dezakete lo bertan.
Goiko pisuan berriz, sukaldea eta jateko mahai bat jartzea erabaki dut. Horrez jaun egoteko txoko bat egin dut; zeinean tximinia bat eta butaka bat dagoen.
Amaitzeko kanpoan dagoen terrazatxoan banku bat jarri dut, paisaiaz gozatu ahal izateko.



Aukeratutako pasiega etxola.
Guzti hau azaldu ondoren, nire ideia maketa eta bi axonometria uzten dizkizuen bertan:

Distribuzioen oinak (E:1/50)

Kanpoakdeko axonometria (E:1/40)

Barrualdeko axonometria (E:1/40)



Ideia maketa (E:1/50)
Ideia maketa (E:1/50)


2014(e)ko otsailaren 1(a), larunbata

IZOZKITEGIA ONDARRETAN

Bigarren lauhileko honetako lehen proiektua badaukagu jada.
Oraingoan Ondarretan izozkitegi bat jarri behar dugu; hondartzan eta pasealekuan dauden pertsonei zerbitzua emango diena hain zuzen.
Aste honetarako gutxi gora beherako ideia eraman dugu eskolara, gure lanaren zenbait zirriborro.
Baina aste honetako klase dinamika erabat aldatu da; eta egia esan oso gustura egin dut lan. Orain arte oso gutxitan egin ditugu zuzenketak talde txikian; eta horrek hausnartzera eraman nau. Egia esan ez nekien nire ikaskideengatik hainbeste ikasi ahal izango nuela, eta horrek asko harritu nau. Azken finean, nire ilusio berberarekin ikasten ari direnek beraien ikuspuntuak erakusten dizuten unean, zuk zure ideiak asko aberasten dituzu.
Hori dela eta, hasiera baten nuen zirriborroari hainbat aldaketa egin dizkiot, hobekuntzak hobeto esan.  

Proiektua pentsatzea bezain garrantzitsua da tokia ezagutzea eta aztertzea; horregatik pare bat egun pasealekura hurbildu eta nire proiektua non kokatu eta bertako neurriak hartzeaz gain, bertako banku batean eseri eta paseoaz eta hondartzak eskaintzen dizkigun ikuspegiez gozatzea erabaki nuen. 
Nire proiektua bertan irudikatzea nahiko zaila zen arren, hainbat pertsonek nire lanaz gozatuko zutela imajinatu nuen nire baitan; eta horrek eragin zidan zirrarak erabat motibatu ninduen proiektuan pentsatzen jarraitzeko.


Ondarretako pasealekua, Donostia.


Ondarretako pasealekua, Donostia.
Bertan eserita igarotako 10 minutu eskas horietan sentitutako hura transmititu nahi dut nire proiektuaren bitartez; haize leunak ematen duen arintasun sentsazioa, itsasoko olatuen usai eta zaratek igortzen duten lasaitasuna.

Horretan oinarrituz, egin ditut zirriborroak.

Eskolan beste ariketa bat egin genuen: izozkitegiaren ideograma eta piktograma egin eta beste ikasle batek hura ikusita ulertzen zuena idatzi behar zuen.
Egia esan oso pozik gelditu nintzen ariketa hau egin ostean; nire helburu denak identifikatu baitzituen ikaskide honek.



Piktograma

Ideograma



Ikaskidearen iritzia.

Guzti honetaz gain, esan beharra daukat  arkitekto eta eskultoretan arreta jarri dudala proiektu honen ideia garatzerako orduan.
Alde batetik, Irudigintzako eskolan ikusitako Mies Van Der Rohe-ren Fanrswoth Etxea inspirazio iturri bezala jartzea erabaki dut. Egia esan, arkitekto honen zenbait lan ikusi ditugu jada; eta aipatutako azken hau interesgarria iruditu zait lan hau aurrera eramateko.



Mies Van Der Rohe, Fanrswoth Etxea
Fanrswoth etxeak terraza txiki bat dauka, etxetik bananduta eta beste maila batean dagoelarik. Hori dela eta, izozkitegian jarriko dudan terrazatxo hura ere, beherago dagoen maila baten jartzea erabilgarria izan daitekeela ondorioztatu dut. Era horretara, hondartzan areaz gozatzen dauden horiek ez lirateke paseora arte igo beharko.



Beste alde batetik, Andreu Alfaroren zenbait eskulturatan oinarritu naiz.
Alfaro eskultorea da, ez arkitektoa; beraz, ez dugu klasean inoiz aipatu.
Informazioa bilatzen nenbilela, emaitza finalean lortu nahi nuen hori lortzeko, itzalekin jolastea ezinbestekoa zela bururatu zitzaidan. Paseoaren zati txiki baten baino ez zen gertatuko, izozkitegiaren inguruan alegia; eta hori erakargarria izan daitekeela uste dut.
Andreu Alfarok itzalekin egiten duen jolasa asko gustatu zitzaidan; eta bi eskultura aukeratu nituen nire lana gauzatzeko.
Lehenengoa Madrilen dagoen Puerta de la ilustración delakoa da, bigarrena aldiz, Bartzelonako Olas de acero. Biak altzairuz eginda daude eta oso handiak direla esan beharra dago, baina sortzen dituzten itzalak asko gustatzen zaizkit.

(Bartzelonako eskultura hori 360º-tan ikusteko link baten eranskina: http://www.viajesvirtuales.es/olas_de_acero_escultura_de_andreu_alfaro_puerto_de_barcelona_barcelona_barcelona_espana-709-es.html )

Andreu Alfaro, Puerta de la Ilustración.


Andreu Alfaro, Olas de Acero
Influentziekin bukatzeko, paseoa estaliko dituen barrak zelakoak izango ziren aukeratzerako orduan, konturatu nintzen Chillidaren Haize Orraziaren eta Oteizaren Eraikuntza Hutsaren kolorekoa egingo banu, nolabaiteko jarraipena edukiko zutela paseoan zehar aurki ditzakegun obretan. 

Eduardo Chillida, Haize Orrazia
Jorge Oteiza, Eraikuntza Hutsa
Guzti hau kontuan hartuta; burututako proiektuaren planoak hurrengoak dira:


Kokapen planoa.

Oina.

Iparreko altxaera.

Ekialdeko altxaera.

Mendebaldeko altxaera.

Ideograma eta piktograma.

Eta amaierako emaitza 1/30 eskalako maketa batean:


Hondarretik ateratako argazkia.

Izozkitegia barrutik.

olatuek paseoan sortutako itzalak.