2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

TAILER BATERATUA


Ia hilabete barru hemen gaude berriro, lan berri batekin, noski.
Duela aste pare bat tailer bateratua hasi genuen; eta beraz, oraingoan tailerrerako egun beharreko lana zintzilikatuko dut. 

Lan hau Imanolena Etxean eta Schindler Etxean oinarrituta dago.
Eraikin hauek bi familiarentzako eginikoak dira (Imanolena Etxearen banaketa guk aukeratu behar izan dugu, unifamiliarra izatetik bertan bi familia bizi ahal izatea lortu behar genuelako), eta beraz, familia bakoitzak lor dezakeen espazioa aztertu dugu.
Etxe hauen ibilbidea, egitura, nukleoak, banaketa eta pribatutasuna aztertu behar izan dugu.
Behin azterketa hori eginda, obra bi hauen oinak Din A-2 batean marraztu dugu (dena 1/100 eskalan). Horren ostean,  nahi ditugun konbinazioak lortzeko aukera eduki ahal izateko, zirriborro paperak erabili ditugu. Orri ezberdinetan marraztu ditugu etxe bakoitzaren egitura, pribatutasuna, espazioen banaketa eta ibilbidea, elkarren artean alderatu ahal izateko.
Hona hemen gure lana:

Espazioen banaketa.
Pribatutasuna.

Egitura.

Ibilbideak.