2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

BI IKASLERENTZAKO ETXEBIZITZA (definitiboa)


Lauhileko honi amaiera emateko, hona hemen azken proiektua: Bi ikaslerentzako etxebizitza.

Bai, aurrekoaren berdina da. Baina oraingoan zuzenduta dago, beraz atal askotatik pasatutako proiektua dela esan dezakegu.

Duela hiru aste proiektu bera aurkeztu genuen, tailerrarekin bat datorrena hain zuzen ere. Aurreko proiektuko akatsak zuzendu ondoren, planoak eta aurkezpen definitiboa da gaurkoa.

Egia esan, itxuraz ez dago alde handirik zuzenketa egin ostean; baina hasieran kontutan izan ez nituen zutabeak (etxea eusten dutenak) jartzerako orduan, eskailera bost zentimetro desplazatu behar izan nuen. Hori dela eta, goiko pisuaren distribuzioa era bat aldatu da. 

Lorategiari dagokionez, aldaketa bakarra egin dut: lorontziak eusten dituen horma finagoa jarri dut, etxeari nabarmenkeria kendu ez diezaion.

Influentziak aurrekoaren berberak izan dira, eskailera eta lorategiko konplementuak aldatu ez ditudalako.


Espero dut lauhileko guztian ikasitakoa proiektu honetan batuta egotea eta burututako lan guztia estimatu ahal izatea.



Inguruarekin duen harremana (E:1/100)


Etxea lorategiaren kanpoaldetik (E:1/50)


Lorategiaren barnealdea (E:1/50)


Aurreko altxaera (E:1/50)
Etxebizitzaren solairuen oinaren planoa (E:1/50)

Oina (E:1/50)

Barnealdeko eskailerak (E:1/50)


Etxearen distribuzioa (E:1/50)

2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

BI IKASLERENTZAKO ETXEBIZITZA

Tailer bateratuarekin bat datorren proiektua aurkeztea tokatu zaigu oraingoan.
Proiektu honetan etxebizitza baten distribuzioa antolatu behar izan dugu; baita etxebizitzako bigarren solairura iritsiko diren eskailera horiek eraiki ere.
Baina gehien bat kontuan izan dudana proiektu hau pentsatzerakoan, nire lanak inguruarekiko izango duen influentzia, sortuko duen aldaketa.








INFLUENTZIAK:

Eskailerak egiterako orduan erabili dudan influentzia Luis Barraganen eskailera bat izan da, egurrezko eskailera bat.

Bestalde, lorategia apaintzeko orduan, arkitekto baten diseinua erabili dut lorontziak egiteko, Zac Benson-ena.



                  

Lorategia (Zac Benson)






2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

LOGELA, MAKETA DEFINITIBOA


Gaurko honetan beste logela baten maketa eraiki dut.

Aurrekoa lan-maketa baino ez zenez, bertan oinarrituz eta bertako akatsak zuzentzeko aukerarekin, bigarren bat sortu behar izan dugu.

Logelaren distribuzioa berdina da, baina komunaren tamaina murriztu egin dut. Lehenengoan garrantzi gehiegi eman nion egia esan, egunean hirutan baino erabiliko ez dudan espazioari. Bigarren honetan armairua handiagoa egin dut, eta baita mahaiaren inguruko tokia handitu ere.
Azken finean erresidentzian nik faltan botatzen ditudan aspektuak kontuan hartuz eraiki dut maketa. Haien artean irakurtzeko txoko bat, "puf" antzerako batekin jarri dut, benetan hura edukitzea gustatuko zitzaidalako eta uste dudalako oso erabilgarria izan daitekeela ordenagailuarekin ibiltzeko zein irakurtzeko.
Ohea egiterako orduan zalantzak izan nituen,oso txikia izango zelakoan, baina nire etxeko eta baita erresidentzian dudan ohea tamaina berekoa da, beraz horrela uztea erabaki dut.
Bigarren maketa honetan egindako aulkia diseƱadore batena da: Maarten van Severen-ena. Nire erreferentzia izan da 1999ko "Vitra" markako aulkia eraikitzeko.
Beste barik, espero dut zuen gustukoa izatea.

Ebaketak.

Oina, altxaera eta ebaketa bat.

Oina.



Vitra aulkia

"EL ELOGIO DE LA SOMBRA"

"El elogio de la sombra" liburua aukeratu dut lehenengo lauhileko honetan irakurtzeko.
Itzalen eta argiaren artean sortu daitezken jolasak, baita mendebaldeko kulturan erabiltzen duten arkitektura ezagutzearen nahiak eraman nau liburu hau hautatzera. 


2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

20 METRO KARRATUKO LOGELA

Gaurkoan 20 metro karratutako logela bat eraiki behar izan dugu.
Arkitekturako ikasle baten logela izango litzatekeena eraiki dugu. Bertan komun bat, lo egiteko txokoa, ikasteko mahaia eta apalak izan behar duen logela.

Bertan jarri ditut nire maketaren eta planoen argazkiak.

Espero dut gustokoa izatea.





2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

LOGELA

Oraingo honetan espazioak landuko ditugu, horretarako gure logelatik hastea proposatu zaigu, norberaren logelak duen esentzia azaltzea.
Egia esan nire gelan ez dut denbora asko igarotzen eta aurten Donostian bizi naizenez, asteburuetan baino ez dut erabiltzen.
Nire gela nahiko txikitxoa da, eta ziur aski ez da aldizkarietan agertuko zen logeletako bat. Ez da diseinuzkoa egia esan, urteak pasatzen joan diren heinean eraikitzen joan naiz.
Logelak nire esentzia jaso zuen nik 10 urte nituenean gutxi gora behera. Orduan izan zen edredoia, alfonbra eta lanpara aldatu eta nik aukeratutakoak jarri nituenean. Ordutik ez da asko aldatu, horman jarri ditudan koadro eta kortxoak bakarrik.
Bi kortxo ditut: bat nik eraikitakoa eta bestea imanen bidez funtzionatzen duena.
Imanekin dudana asko gustatzen zait, nire familia eta lagunen argazkiz beteta baitago; baina horretaz gain, bisitatu izan ditudan eta nire lagunak bisitatu dituzten munduko txoko gehienetako imanak ditut bertan. Beraz, hori da kortxo hau berezia egiten duenaren arrazoia eta aldi berean logela nirea egiten duen elementua.
Beste kortxoan ez ditut hainbeste gauza, baina nik eraiki eta diseinatutakoa da, ardau botilen kortxoak erdibituz sortu nuena. Ezberdina denez eta polita geratu zitzaidanez horman eskegitzea erabaki nuen.

Gelaren tamaina dela eta ezin ditut altzariak lekuz aldatu, denak “enkajatuta” egongo balira bezala daudelako. Askotan altzariak aldatzea planteatu izan dut; baina egia esan ditudan honek politak dira eta bereziak, veste inork ez dituelako.
Hainbatetan diseinatu izan dut nire logela Ikeako altzari berriak erabiliz, kolore ezberdin bat bilatuz eta abar; baina azken finean edonork eduki dezaken gela bat sortzen nuen, benetan inork ez duen logela bat daukadanean.
Ondorioz esan dezaket nire gelatxoaz arro nagoela, nire txoko pertsonala delako eta urtez urte eraikitako espazioa delako.
Espero dut niri bezain beste gustatzea.






2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

EGURREZKO TXABOLA

Egurrez eginiko txabola dugu gaurkoan.
Zenbait neurri bete behar zituzten listoiak edukita, egurrezko 10 metro karratutako txabola bat eraiki  behar izan dugu azken proiektu honetan.
Proiektu honekin buruhauste handiak pasa ostean, arau denak betetzen dituen txabola eraiki dudala uste dut.























Egurrezko txabolaren altxaerak eta prespektiba:





Espero dut gustukoa izatea.

2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

PAPIROFLEXIAN MURGILDURIK

Badaukagu jada bigarren proiektua.

Oraingoan ere papiroflexia lana izan dugu. Hala ere, oraingoan, gure sormena martxan jartzeko aukera izan da. Aurrekoan helburu zehatz bat bete behar genuen; beste honetan berriz, guk ezarritako helburua betetzeko edozein forma sortu ahal izan dugu.

Nire lanak betetzen duen helburua aurreko proiektukoaren bera da: mugikorra eusteko gai da.
Aurreko lanean ere betetzen zuen arren, oraindik gehiago landu ahal nuela konturatu nintzen; horregatik ideia horretatik abiatuz, bigarren estruktura bat eraiki dut.

Bigarren hau pixka bat konplexuagoa da, eta beraz aurreko lanarekin baino gusturago sentitu naiz.

Laburbilduz, nire ideiak garatzeko aukera iruditu zaidan honetan, hobekuntza bat igarri dut nire lanean.

             Estrukturaren bistak eta ebaketak

Espero dut gustukoa izatea.




                                                          Tolesdurak



2013(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

BIDEAREN LEHEN URRATSAK

Lehenengo proiektua aurkezteko ordua heldu da.

Lan honen helburua mugikorra eusten duen egitura sendo bat eraikitzea izan da; A2 tamainako orri bat behin eta berriz tolestuz.

Nik eraikitakoa nahiko simplea izan da egia esan, baina helburua lortu dut.