2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

TAILER BATERATUA II - IMANOLENA ETXEA (L.PEÑA GANCHEGUI)

Aspaldiko partez hemen nago berriz.
Azken bost aste hauetan tailer bateratua egiten aritu gara, Imanolena etxea arkitektonikoki ulertzeko hainbat aktibitate ezberdin egin ditugularik.

Lehenengo astean Luis Peña Gancheguiren “Imanolena” etxea ezagutu, eta bere ibilbide profesionalaren testuinguruan kokatzeko gai izan gara. Bere lan ezberdinak ezagutu eta lanean eduki zituen eragin edo influentzia posibleak ikertu ondoren, egindako collage-ak  korridorean jarri genituen.

Imaz Etxebizitza Unifamiliarraren collage-a.

 Bigarrenean berriz, pixka bat sakonago aritu ginan eta proiektutako irakasleek gidatutako klasearen ostean “Peña Ganchegui y asociados” arkitektura estudioaren eskutik “Imanolena” etxearen hitzaldia eduki genuen.

"Peña Ganchegui y asociados" arkitektura estudioa.

Hirugarren tailer eguna eraikuntzako irakasleak zuzendu zuen; eta beraz, eraikin honen eraikuntza aztertu genuen.

Laugarren astean, geometriakoei tokatu zitzaien, eta etxe honen eguzkitzapena aztertzeari ekin genion.

Rhino programan, eguzkitzapenaren azterketa.

Atzo, tailer azken eguna iritsi zen, eta “Imanolena” etxearen zuinketa egin genuen unibertsitate aurreko lorategian. Erdara eta euskarako taldeak batu, eta lantaldeak sortu genituen. Bakoitzak bere lana zuen, baina talde lanean aritu ginen gehien bat.
 
Zuinketa.

Hauek izan dira tailer bateratuan egin ditugun ekintza ezberdinak, eta egia esan helburua bete dutela esan dezaket.
Egia da hasiera batean ez geundela oso motibaturik ekintza hauek egiteko (hasierako lauhilekoan egindako tailer bateratua ez zelako oso dibertigarria izan), baina oraingo honetan denok ados gaudela uste dut: ikasle zein irakasle.
Gehien gustatu zaidan ekintza azken egunekoa izan da, benetan etxearen proportzioak eta abar ikusi ahal izan ditugulako; baina egia da ere, aurretik egindako aktibitateak egin duela azken hau guztiz ondo ulertzea. Azken finean, beste ariketa guztiak eraikina aztertzea izan dira eta.
Euskara eta erdarako taldeak batu izana, eta gure artean lan bat burutzea oso positiboa izan dela esan dezaket; ez dugu ondo elkar ezagutzen eta ekintzak batera egitearena ideia paregabea iruditzen zait.

Talde lanean arituz.



Guzti honen gainetik, esan beharra dago, asko ikasi dugula taldean lan egiteari buruz, eta hura ondoren zintzilikatuko dizuedan bideoan argi ikusten da.


Azken egunean egindako lan dena hemen ikusi daiteke: 

https://www.youtube.com/watch?v=Likoj-fAOBQ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina